http://www.ehu.eus/euskalosasuna/sorkuntza/txikigarri_handigarriak.htm |
Baina, bederen, euskaraz egiten nuen, aizue!
Euskarak baditu hainbat atzizki txikigarri, baina egiaren aitortzeko ia bakarra erabiltzen da; -TXO atzizkia hain zuzen ere. Akaso horregatik, edo batek daki zer arraiogatik, askok eta askok -txo atzizkiari uko egin eta (nafar) gaztelaniazko -ICO erabiltzen dute, hitz zinez gorrogatagarriak sortuz.
- Amayika, jantzi txaketika!
- Ze jatorrika den zure semea, aizu! [gainera, JAAAAAtorrika ahoskatuta]
- Ea potxoliko, sartu bokatika motxilikan eta goazen eskolara.
- Koldikooooo, hartu azken tragikoa eta lolo egitera!
Zenbat katutxo ez ote dira mundutxoan hilen norbaitek halakoak botatzen dituelarik?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina