Honatx erantzunetako bat:
"Euskalkiek, dudarik gabe, beren lekua dute; ez dago estandar bizirik euskalkiak edo hizkerak ez baditu inguruan. Euskalkiek non dute lekua? Sukaldeetan, tabernetan, etxeetan, kaleetan. Euskalki horiek, gradualki eta beharren arabera, estandar horretara hurbildu behar dute. Ez da erraza, baina lortu behar dugu buruan sartzea euskara batua hitz egin daitekeela kolore desberdinekin, euskalkietako koloreekin. Baina batuan hitz egitean, ahoskera artifizial hori jartzen diogu, euskaldun berriena, eta denok horrela hitz egiten dugu. Hori da beste kezka bat: ahoskera bere horretan utzita, Iparraldean frantsesten ari da, eta Hegoaldean, gaztelaniatzen. Zergatik ez jantzi batua euskalki desberdinen ahoskerekin?"
Elkarrizketa osoa, HEMEN.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina