"Iruñeko euskara gaur egungo euskara batuaren oso antzekoa zen"
Azken urteetan, Aitor Arana (Legazpi, Gipuzkoa, 1963) Nafarroako
euskalkiak liburutara biltzen ari da, Hiria argitaletxearekin, Lingua
Navarrorum bilduman. Atzo, bere azken hiru liburuak aurkeztu zituen,
Ameskoako, Elortzibarko eta Ezkabarteko aldaerak jasotzen dituztenak.
Iruñeko euskarari buruzkoa duela urtebete argitaratu zuen.
Bildumaren 24 liburutik 11 egin dituzu. Bidearen erdia, ia. Zertan zabiltza orain? Liburu asko atera ditut, oso azkar, eta ordu asko eman ditut honetan murgilduta. Eta uste dut atseden pixka bat behar dudala. Baina bete nahi nuke esan nuena, bilduma hamabost urtean bukatzea. Dagoeneko, bost edo sei urte joan dira, eta nik uste martxa onean goazela. Kontua da lodienak falta direla. Eguesibarkoa, adibidez. Horretan 5.000 orrialde daude idatzita, Lizarraga Elkanokoari esker. Horretan ari naiz. Baina luze joko du.
Iruñeko euskarari liburu bat eskaini diozu. Eguesibarkoari bertze bat eskainiko diozu. Haien artean bada alde handirik?
Ez, zorionez. Eta, gainera, gaur egungo euskara batuaren euskalkirik antzekoenetakoa da. Eta ni ikaragarri pozten naiz horrekin. Askotan entzuten diegu Nafarroan agintariei euskara batua kanpoko gauza dela, artifizialkeria, Gipuzkoatik ekarria. Eta, ez, euskara batua oso ondo eginda dago, jende zentzudunak egin zuen. Erdiguneko hizkerak erabiliz sortu zen euskara batua. Eta erdigunean dago, bete-betean, Nafarroa Garaia. Ni giputza naiz, eta ez dakizu zenbat aldiz ikusten dudan kointzidentziak handiagoak direla hegoaldeko goi-nafarreraren eta batuaren artean, gipuzkeraren eta batuaren artean baino. Gauza horiek esan behar dira. Hemen, hainbat sasijakintsuk esan izan dute Iruñean ez dela euskaraz egin. Hori gezurra da. Eta, gainera, nire pozerako, bertako euskalkia gaur egungo euskara batuaren oso antzekoa da.
Lan mardula egiten ari zara.
Hamazazpi urte nituenetik izan naiz oso euskaltzalea, eta horrek eraman nau beti lan hauetara. Nik kritika handiak jaso izan ditut, filologoen aldetik, filologoa ez naizelako. Ez naiz ikasketaz, baina bai bihotzez. Euskara galdu duten ibar hauetan, gero eta euskaldun berri gehiago dago, eta, ondorioz, gero eta jende gehiago dago bertako euskara, bere euskara, nolakoa zen jakin nahi duena. Horientzat ari gara liburu hauek argitaratzen. Duela gutxi, Iruñean, Txulapaingo gurasoak zituen mutil batek esan zidan hango hiztegia hartu zuenean hunkitu egin zela. Bere aurrekoen euskara hiztegi horretan baitzegoen; eta, euskara batua jakinik, haien kolorea eman ziezaiokeela esan zidan. Horretarako da hau, hain zuzen. Zure aurrekoen euskara nahi duzun edo ahal duzun mailan zeureganatzeko. Atsegin pertsonal handia baita galdu zaigun zerbait neurri batean berreskuratzea.
Euskalki horiek hezkuntza sisteman sartzeko aukera badagoela uste duzu?
Nahi balitz, oso erraza litzateke. Batez ere, hegoaldeko goi-nafarrera delako esku artean duguna, eta ez zuberera edo bizkaiera. Erregistro txiki-txiki batzuk aldatu behar dira euskara batutik Iruñeko euskarara jauzi egiteko. Oso erraza da. Beste gauza bat da ikasiz gero erabiltzea. Baina, behintzat, aukera hori izatea da garrantzitsuena. Eskoletan bideragarria litzateke, baina borondatea behar da horretarako. Dena dela, orain egiten ari garen pausoa berreskurapenarena da, eta elebitasun orekatura heldu bitartean beharbada ez da egin behar hori. Baina zergatik ez klase ordu batzuetan hau eman? Are gehiago, orain, materialak daudenean

[Berria egunkarian argitaraturiko elkarrizketa, 2008ko otsailaren 22an, Asier Azpilikuetak Aitor Aranari egina]
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina