Izugarri maite dut Ene kantak ekimena.
Hagitz kanta ederrak egiten dituzte, euskararen sustapenean benetako lan eraginkorra egiten dutenak. Baina kanta horiek ez dira orbanik gabeak, noski.
2011ko Ene kantak diskoan bada Animalien ibilkera izeneko kanta bat, Asier Riesgo eta Oier Sanjurjo futbol jokalariek oso borondate onez kantatzen dutena. Kanta ederra da, ezin uka. Baina euskal belarri fina izanez gero, belarrietan min egiten du.
Kanta entzun nuen lehenbiziko aldian pentsatu nuen halako aldarrikapen ekologista zuela gibelean, gizakiek-edo suntsituriko oihanetik animaliak badoazela erraten baitu estribillo errepikakorrak.
Baina, ez. Antza, Oihanetik badoaz animaliak idatzi zuenak animaliak oihanean dabiltzala adierazi nahi zuen. Zoritxarrez, gaztelaniaren eraginez oso zabalduta dagoen akatsa egin zuen idazleak, NON kasuaren ordez NONDIK kasua erabiltzea.
"*Menditik paseotxoa eman dut", "*Italiatik dabil", edo "*Kaletik ikusi zaitut" esaldiak ez dira zuzenak. Bai eta "Oihanetik badoaz animaliak ere". Horien ordez, noski, halakoak dira erabiltzekoak: "Mendian paseotxoa eman dut", "Italian dabil" eta "Kalean ikusi zaitut". Eta jakina, "Oihanean dabiltza animaliak".
Raso ados zurekin, eta alrreves ere, zergatik ez, erdaraz egitean ez dugu erraten; vamos de aquí, subir de ahi, pasar de al lado, mantentzen?( tafallatik goiti erraten dugun moduan).
ErantzunEzabatuOrain 20 bat urte normalena zen (hala uste dut nik, berriki konturatu bainaiz ni gaztelania zuzena ez dela... )gaur egunean galtzen ari dena. POR erdaldun hura ez sartu euskaran eta mesedez DE mantendu erdaraz euskal kutsadura mantenduz.
Ados zurekin, eta zergatik erdaraz egitean ez dugu erraten; vamos de aquí, subir de ahi, pasar de al lado, mantentzen?( tafallatik goiti erraten dugun moduan).
ErantzunEzabatuNire inguruan, orain 20 bat urte normalena zen (hala uste dut nik, edo agian berriki erdara zuzena ez dela konturatu bainaiz). Gaur egunean ordea, galtzen ari da. POR erdaldun hura ez sartu euskaran eta mesedez DE mantendu erdaraz euskal kutsadura mantenduz.